Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea Unitate didaktikoak

 
Ir a página Principal
Unitate didaktikoak
| eu | es |
Unitate didaktikoak

Unitate didaktikoak

Emakunde. Manuel Iradier, 36 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 016 700 . Fax.: 945 016 701
E-mail: emakunde@ej-gv.es
”Nahiko” egitasmoak sei unitate didaktiko ditu, aski zabalak; ikasturte eta eskola-maila bakoitzeko hiru. Hau da, lehenbiziko hiru unitateak lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleekin erabiltzeko dira, hasiera batean behintzat, eta azken hirurak lehen hezkuntzako seigarren mailan erabiltzeko. Unitate didaktikoak irekiak dira, eta erraz egokitu dakizkieke ikastetxe bakoitzaren programazioei, moduluka atonduta daudenez gero. Gainera, oso egokiak dira tutoretzako, elkarbizitzako eta antzeko arloetako egitasmoetarako, nahiz eta curriculumaren beste arlo batzuetan ere erraz txerta daitezkeen, hala nola euskaran, gaztelanian, inguruaren ezagutzean, plastikan eta abarretan.
Ikasleekin egin beharreko lana hiru hilabeteko unitate didaktiko baten inguruan dago antolatuta; badu irakasleentzako gida didaktiko bat, bai eta hainbat material eta joko osagarri ere, hainbat eratako formatutan prestatuta, jarduerak egiteko; orobat, lan-koaderno batzuk ditu ikasleentzat (ikasgelan erabiltzeko) eta familientzat (etxean erabiltzeko)...

- 1. unitate didaktikoa
Lehenbiziko unitatearen xedea da, –“Nor naiz ni?” / ¿Quién soy yo?”– norbere estimuarekin eta norberaren nortasunarekin zerikusia duten alderdiak lantzea, berdintasunezko harremanetarako oinarrizko zutabe direnez geroztik; eta, horretarako, genero-estereotipoak eta horien inguruko igurikimen sozialak aztertuko dira.

- 2. unitate didaktikoa
Bigarren unitatean –“Bizitza proiektua/ Un proyecto de vida”– emakume eta gizon bakoitzak bizitzaren arlo bakoitzean garatzeko dugun beharrizanari heltzen zaio, pertsona gisa dagokigunean, familian, gizartean eta lanbide-bizitzan garatzeko dugun beharrizanari, alegia. Ideia hau lantzen da: zenbat eta oreka handiagoa lau arlo horietan, hainbat eta beregainago, libreago eta gogobetegarriago izango da norberaren bizitza-proiektua, eta, gainera, besteekiko harremanak bidezkoago eta berdinago izango dira; eta bestaldera ere bai.

- 3. unitate didaktikoa
Hirugarren unitatean –“Hitzarmena"/Compromiso"–, konpromisoa hartu eta emakumeen aurkako bortizkeriaren aurka egiteko beharrizanari heltzen zaio, hala arlo pribatuan (pertsona gisa eta familian) nola gizartean (gure eskolan, auzoan, erkidegoan, erakundeetan…) aurka egiteko beharrizanari, alegia.

- 4. unitate didaktikoa
Laugarren unitateak, “Ez naiz bakarrik bizi / Vivo con otras personas”, helburu hau du: maitasuna zer den aztertzea, baita nola adierazten den eta hitz horrek zer eduki eta errealitate barne har dezakeen ere, benetan maitekorrak diren portaerak (adibidez, bi pertsonentzat adeitsuak, positiboak eta konstruktiboak direnak) eta maitekorrak ez direnak (esate baterako, errespeturik gabeko harremanak, jeloskortasunezkoak, nagusikeriakoak, bi pertsonentzako harreman negatiboak eta suntsitzaileak) bereizteko.

- 5. unitate didaktikoa
Bosgarren unitatean, “Ez Giza eskubideen proiektua nere familian / El proyecto de los Derechos Humanos en mi familia”, etxean eta eguneroko bizitzan gertatzen diren genero-tratu txarretara hurbiltzen gaituzten faktoreak eta urruntzen gaituztenak aztertzen dira; alegia, gure etxeko bizitzan noranzko batean edo bestean —hots, tratu txarretara edo tratu onetara— pixkanaka eramaten gaituzten portaerak eta jarrerak. Faktore sozial eta pertsonal horiek aintzat hartuta soilik izango dugu horietako batzuk aktibatzeko eta beste batzuk desaktibatzeko aukera; horri esker, gure bizitzen kontrola hartu ahal izango dugu, tratu onetarantz eta duintasunaren eta giza eskubideen proposamenerantz bideratzeko.

- 6. unitate didaktikoa
Seigarren unitateak, “Kidetasunez bizi familian / Vivir entre iguales en familia”, aurreko bost unitateetan landutako edukiak barne hartzen ditu. Horrez gain, etxean jarduteko eta portatzeko proposamen eta konpromiso zehatz eta positiboak egiten dira (giza eskubideen —tratu onen— etxe bihurtzeko), eta, ikasleen artean lehen bikote-harreman sentimentalak sortzen direnez, harreman horiek modu egokian sortzea laguntzen du.

Unitate didaktikoak


1. UD
Nor naiz ni?

Izenburua: Irakaslearen gida UD-1
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: EMAKUNDEren NAHIKO proiektuan parte hartzen ari zara ikasturte honetan. Egitasmo honen helburua giza eskubideetan oinarritutako emakumeek jasatzen dituzten etxeko tratu txarren aurkako sentsibilizazio eta prebentzioa da, etorkizunean gure ikasleek pareja eta familia dutenean, hauek elkarren arteko errespetuan, parekotasuenan eta maitasunean oinarritu ditzaten, giza eskubideak nagusi daitezen, kalean bezala, bere etxean eta etxekoen artean.

Profesorado1.pdf

Profesorado1(A4).pdf

Izenburua: Ikaslearen koadernoa UD-1
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: EMAKUNDEren NAHIKO proiektuan parte hartzen ari zara ikasturte honetan. Egitasmo honen helburua giza eskubideetan oinarritutako emakumeek jasatzen dituzten etxeko tratu txarren aurkako sentsibilizazio eta prebentzioa da, etorkizunean zure pareja eta familia duzunean, hauek elkarren arteko errespetuan, parekotasuenan eta maitasunean oinarritu ditzazun, giza eskubideak nagusi daitezen, kalean bezala, zure etxean eta etxekoen artean. Horrela hobeto biziko zara, zoriontsuago zu eta zure albokoak.

Alumnado1.pdf

Alumnado1(A4).pdf

Izenburua: Familiaren koadernoa UD-1
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Zuen seme-alaba EMAKUNDEren NAHIKO proiektuan parte hartzen ari da ikasturte honetan. Egitasmo honen helburua giza eskubideetan oinarritutako emakumeek jasatzen dituzten etxeko tratu txarren aurkako sentsibilizazio eta prebentzioa da, etorkizunean beren pareja eta famili harremanak elkarren arteko errespetuan, parekotasuenan eta maitasunean oinarritu ditzaten, giza eskubideak nagusi daitezen, kalean bezala, bere etxeetan eta etxekoen artean.

Familia1.pdf

Familia1(A4).pdf

Izenburua: "Etiketen jolasa"
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Etiketak.

Etiquetas(G).pdf

Etiquetas(P).pdf

Izenburua: "Hitzez Hitz" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Hitzez Hitz.

Palabra.pdf

Palabra.pdf

Izenburua: "Nor da Nor?" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Nor da?

Quien(G).pdf

Quien(P).pdf


2. UD
Bizitza proiektua

Izenburua: Irakaslearen gida UD-2
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Pertsona bakoitzaren bizitza lau esparru edo arlo nagusietan eraiki eta bizi dela ulertaraztea: ni-neu (norberaren nortasun, ahalmen, zaletasun, sentimendu...), familia (gure gizartean, afektiboki maitasun lotura dituzten eta etxe berean bizi eta eguneroko bizimodua elkarbanatzen duten pertsonak), lana (pertsona bakoitzaren jarduera profesionala edota sozioekonomikoa) eta gizartea (pertsona bakoitzaren harreman eta bizitza soziala).

Profesorado2.pdf

Profesorado2(A4).pdf

Izenburua: Ikaslearen koadernoa UD-2
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: “Bizitzaren Loteria” jolasarekin jolastu duzunean, bizitzak, bere lau esparruetan, gauza onak eta txarrak ematen dizkigula ikusi duzu.

Alumnado2.pdf

Alumnado2(A4).pdf

Izenburua: Familiaren koadernoa UD-2
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Hitz egin ezazu etxekoekin eta bete ezazue zure familiari orain arte tokatu zaion loteria kartoia, bere gauza on eta txarrekin bizitzaren lau arloetan: pertsonak, senide arteko harremanak, lana eta gizartea.

Familia2.pdf

Familia2(A4).pdf

Izenburua: "Bizitzaren loteria" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Bizitzaren Loteria.

Loteria.pdf

Loteria.pdf

Izenburua: "Bizitzaren" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Egia ala Gezurra.

Vida.pdf

Vida.pdf

Izenburua: "Bizitzaren lau hankak" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Frogak.

4Pilares.pdf

4Pilares.pdf


3. UD
Hitzarmena

Izenburua: Irakaslearen gida UD-3
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Ikasturtearen zehar, orain arte landutako materialak eta egindako ausnarketak berrikusi, ordenatu, norberak eta taldeak barneratu eta guzti hori era erraz eta sinbolikoan adieraztea da helburu nagusia. Eskolan eta eskolatik kanpo adieraztea, ausnarketa pertsonala, familiarra eta ikastaldekoa eskolaz kanpoko gizartearekin lotuz. Egitasmoaren lehen zati eta ikasturteari bukaera emateko, datorren ikasturtean burutuko den bigarren zatiari oinarri sendoa jartzeko asmoarekin, eskolan egingo den eta eskolatik kanpo azalduko den lana prestatzea eta kaleratzea da unitate honen helburua.

Profesorado3.pdf

Profesorado3(A4).pdf

Izenburua: Ikaslearen koadernoa UD-3
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Euskal kanta batek dion bezala: “hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta etxera, martxan jarri da lege berria...”. Giza eskubideen, berdintasunaren eta errespetuaren lege eta hitzarmen berria martxan jarri behar dugu.

Alumnado3.pdf

Alumnado3(A4).pdf

Izenburua: NAHIKO Puzzle
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Puzzle.

Puzzle.pdf

Puzzle.pdf

Izenburua: NAHIKO Hitzarmena
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Hitzarmena: Emakumeen Giza Eskubideen alde.

Compromiso.pdf

Compromiso.pdf


4. UD
Ez naiz bakarrik bizi

Izenburua: Irakaslearen gida UD-4
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Unitate didaktiko honek pertsonen arteko maitasun harremanak aztertu eta landu nahi ditu. Alde batetik, maitasun harremanak zentzu zabalean, lagunen eta lankideen arteko adiskidetasuna eta senideen arteko maitasuna adibidez. Eta bestetik, ohizko zentzu estuan, bikoteen arteko maitasun harremanak. Kasu guztietan, benetan maitatuak sentitzen garenean eta guk benetan maite dugunean, hobeto bizi gara eta bizitzako unerik zorion eta goxoenak bizi ditugu, eta “horrela bizi bagina beti...” esanez gogoratzen ditugu.

Profesorado4.pdf

Profesorado4(A4).pdf

Izenburua: Ikaslearen koadernoa UD-4
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Osatu ezazu taula. Ezker aldean, pertsonen izena eta lotzen zaituzten senidetasuna idatz ezazu (adibidez: “Elena, nere ama”, edo “Iñaki, nere amaren bigarren senarra”, etabar). Eskubian, pertsona horrekin duzun harremana adierazi ezazu (adibidez: “elkarrekin egoten gara”, “barre asko egiten dugu”, “ia beti haserre gaude”, “ez nau ulertzen”, etabar).

Alumnado4.pdf

Alumnado4(A4).pdf

Izenburua: Familiaren koadernoa UD-4
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Etxekoei galdetu eta idatz ezazu behekaldean ezkerrean zure familiaren sasoi bereziki zoriontsu bat. Denok oso pozik bizi izan zenutena. Harreman familiar onen garai bat. Eta, eskubi aldean, zergatik izan zen hain zoragarria sasoi hori.

Familia4.pdf

Familia4(A4).pdf

Izenburua: "Nork bere bidea" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Nork bere Bidea.

NorkBereBidea.pdf

NorkBereBidea(A4).pdf

Izenburua: "Maite al nauzu?" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Maite al nauzu?

MaiteAlNauzu.pdf

MaiteAlNauzu(A4).pdf

Izenburua: "Pertsonai bikainak" jolasa. Bideo-forum.
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Filme gehienetan, genero ereduak jarraitzen dituzten pertsonaien ondoan (gizon oso maskulinoak eta emakume oso femeninoak), aldatzen ari diren pertsonaiak aurki ditzakegu, ñabardura alternatiboak dituztenak eta gizarteko gizon eta emakumeen estereotipo hauen balioa zalantzan jartzen dutenak.

PertsonaiBikainak.pdf

PertsonaiBikainak(A4).pdf

Izenburua: "Kanta bizi bi" jolasa. Disko-forum
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Kanta Bizi bi.

KantaBiziBi.pdf

KantaBiziBi(A4).pdf


5. UD
Ez Giza eskubideen proiektua nere familian

Izenburua: Irakaslearen gida UD-5
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Unitate didaktiko honek giza eskubideak eta tratu txarrak zuzenean erlazionatzen ditu. Horretarako biak eszenatoki berean jarriz: etxea, eguneroko etxeko familiaren eta bikotearen bizimodua. Tratu on eta bikotearen zorionetik tratu txar eta bikotearen zorigaiztora daraman etenik gabeko bidea alde batera ala bestera ibiltzen ari garela adierazten da material ezberdinetan. Eta mutur batera ala bestera garamatzana giza eskubideen errespetua ala errespetu falta dela garbi azaltzen da. Hots: gure bikotean (gure familian) giza eskubideen proiektua gauzatzen dugun heinean tratu on eta zoriontasunetik gertuago gaudela, eta alderantziz, bikotekide baten giza eskubideak errespetatzen ez direnean, tartu txar eta zorigaiztoko muturreruntz abiatzen ari garela. Bi norabideko bizitza-bide eta pertsonen arteko harreman edo tratu-bide bakarra dugu, etengabe -egunero- alde batera edota besteruntz ibiltzen ari garena.

Profesorado5.pdf

Profesorado5(A4).pdf

Izenburua: Ikaslearen koadernoa UD-5
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Nola da nere portaera etxean? Zein eskubide ditut? Zein erantzunkizun? Eta familiako besteek? Orekarik ba al dago? Babesten eta ahalbideratzen al ditut nere familiako besteen eskubideak nere portaerarekin?

Alumnado5.pdf

Alumnado5(A4).pdf

Izenburua: Familiaren koadernoa UD-5
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Zein eskubide dituzu ZUK? Zein eskubide bermatzen ditu zure familiak? Zeintzu gizarteak? Zeintzuk familiak eta gizarteak? Etxekoekin hitz egin eta beheko taula osatu.

Familia5.pdf

Familia5(A4).pdf

Izenburua: "EMA S.O.S." jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: EMA.S.O.S. Telefonoa. Bai, esan?

EmaSOS.pdf

EmaSOS.pdf

Izenburua: "Giza Katea" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Giza Eskubideen Proiektua Familian.

GizaKatea.pdf

GizaKatea.pdf


6. UD
Kidetasunez bizi familian

Izenburua: Irakaslearen gida UD-6
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Unitate didaktiko honek bi helburu nagusi ditu: bai oraingo eta bai etorkizuneko familia eta bikoteko harremanak, gizaeskubideetan oinarriturik, berdintasunez eta kidetasunez bizi daitezkela aldarrikatu eta, bi ikasturtez eginiko bidea jasoz, tratu txarren kontrako eta emakumeen eskubideen aldeko ibilbide honi amaiera eman. Bukaera hau erabat positiboa izan nahi du, tratu txarreruntz eramaten gaituzten jarrera arriskuak ahaztu gabe, tratu onerantz eramaten gaituztenak azpimarratu nahi ditugu, gure ikasleentzat erreferentzi positiboak bildu eta bultzatuz. Bide arriskutsak ezagutu ondoren, ditugun edota eduki ditzakegun gauza eta pertsona onak gehiago baloratu, zaindu, maite eta defendatu ditzagun.

Profesorado6.pdf

Profesorado6(A4).pdf

Izenburua: Ikaslearen koadernoa UD-6
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Bi ikasturtez jarraitutako NAHIKO Programaren bukaerara iristen ari zara. Ibilbidea gogoratzeko eta laburtzeko unea da. Hemendik aurrera zure bizitzarako erabakiak eta irizpideak finkatzeko garaia: nora joan nahi duzun, nondik eta norekin, nola bizi nahi duzun eta nola ez, nolakoa izan nahi duzun eta nolakoa ez. Zure esku dago.

Alumnado6.pdf

Alumnado6(A4).pdf

Izenburua: Familiaren koadernoa UD-6
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Bi ikasturtez jarraitutako NAHIKO Programaren bukaerara iristen ari gara. Ibilbidea gogoratzeko eta laburtzeko unea da. Hemendik aurrera bizitzarako erabakiak eta irizpideak finkatzeko garaia: gaurko familian eta etorkizunekoan.

Familia6.pdf

Familia6(A4).pdf

Izenburua: "Bihotz Minez" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Antzeztu ezazue egoera hau Jarraipena emanez.

BihotzMinez.pdf

BihotzMinez.pdf

Izenburua: "Hitz Katea" jolasa
Egilea: Emakunde.

Deskribapena: Giza Eskubideen Proiektua Familian.

HitzKatea_c.pdf

HitzKatea_e.pdf

Legezko informazioa

  • Copyright