Emakundek eskolekin egindako berdintasunaren aldeko lada erakutsiko dute 500 ikaslek.
Ikasturtean zehar Nahiko programaren barruan egindako indarkeriaren aurkako prebentzio lanaren
emaitzak erakutsiko dituzte Donostiako Kursaalean.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hamaika ikastetxetako 460 ikaslek eta
hauen guraso eta irakasleek urtean zehar Emakundek bultzaturiko
Nahiko programaren barruan egindako lanaren lekuko izango da astelehenean
Donostiako Kursaal jauregia. Emakumeen aurkako indarkeriari hezkuntza mundutik
eta prebentzioaren bitartez aurre egitea helburua duen Nahiko programa honetan
parte hartu duten 9 eta 10 urte bitarteko ikasleek, irakasleek eta gurasoek egindako
lana ikustaraziko dute. Maria Silvestre, Emakundeko zuzendariak irekiko du ekitaldia.
10:30. Eskolak iristen hasten dira.
11:00. Harrera. Sarrera. Antolaketa.
Hasiera. Ongi etorria. Maria Silvestre, Emakundeko zuzendaria.
Dantzariak: URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA
Aurkezpena: “Mundu grisetik mundu berdera: elkarbizitza berdintasunez”.
11:15. Lehenengo Unitate Didaktikoa: “ZAINKETA”.
GEROA IKASTOLA, KAREAGA GOIKOA LHI.
Emanaldi bat: KAREAGA-GOIKOA (Karaokea)
11:30. Bigarren Unitate Didaktikoa: “ANIZTASUNA”.
DUNBOA HI, KURUTZIAGA IKASTOLA.
11:45. Hirugarren Unitate Didaktikoa: “BERDINTASUNA”.
IKASBIDEA IKASTOLA, SAN PELAYO IKASTETXEA.
Emanaldi bat: SAN PELAYO (dantza).
12:00. Laugarren Unitate Didaktikoa: “LANBIDEAK”.
SAN FELIX IKASTETXEA, ZALDUPE ONDARROAKO ESKOLA PUBLIKOA.
2 emanaldi: SAN FELIX (abestia), ZALDUPE (bertsoak).
12:00. Bostgarren Unitate Didaktikoa: “KOMUNIKABIDEAK”.
TXANTXIKU IKASTOLA, VDA. DE EPALZA LHI.
Emanaldi bat: TXANTXIKU (bertsoak), VDA. DE EPALZA LHI (power pointa).